Elkarrizketa pertsonalak, barne bilaketa prozesu bat egin duten edo egiten ari diren pertsonekin. Tradizio eta sentsibilitate erlijioso eta espiritual ezberdinen inguruko testigantzak biltzea du helburu. Esther Gabiolak gidatuta.
1. atala
Arantzazu Loidi
Arantzazu Loidi, PRH hezitzailea (Nortasuna eta giza harremanak): Nola begiratu norbere barnera. Aretxabaletarra da sortzez. Bertsolaritza munduan hainbat urtez ibilia. Lanbidez, hasiera batean, kazetari eta itzultzaile ikasketak egin, eta horretan aritu zen, baina laster aldatu zuen bidea, bokazioak hala eskatuta.
2. atala
Asier Li
Filosofo musikagilea - musikagile filosofoa. Asier Li akronimo edo izengoiti artistikoa du; akaso… hobeto esanda, abizengoitia… Izatez, Asier Lopez Iraola baita.
3. atala
Joseba Azkarraga Etxagibel
Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Fakultateko irakaslea da Joseba Azkarraga Etxagibel, eta, horrez gain, bigarren doktore tesia egiteko adorea izan du. Ikerlan horretan meditazioa, psikologia eta aldaketa ekosozialen arteko harremanak landu ditu.
4. atala
Itxaro Borda
Itxaro Borda, hitzaren eta bizitzaren ikerlari baxenabartarra.