Hau da Argizaiola, arimak azpimunduko iluntasunean gidatzen dituen argia. Argizaiolan lekua izango dute Euskal Herrian zein mundu zabalean jazotako gertakari ezagunek, ez hain ezagunek, ezkutukoek eta misteriotsuek. Piztu dezagun Argizaiola!
1. atala
1. Heriotza
Euskal Herrian animalien portaera arraroek heriotzaren etorrera iragartzen zuten. Ehorzketen eboluzioa ere aztertuko dugu.
2. atala
2. Agerpenak
Atal honetan Ama Birjinaren agerpenak izango dugu hizketagai nagusi.
3. atala
3. Naziak Euskal Herrian
Euskal Herriarekin erlazioa izan zuten naziak ezagutuko ditugu.
4. atala
4. Zeruko argiak
Euskal Herrian hainbat lekutan OHEak ikusi dutenen testigantzak eta haiek prentsan izan duten oihartzuna aztertuko ditugu.
5. atala
5. Euskal Herriko toki madarikatuak
Euskal Herriko toki madarikatu ezagunenak bisitatuko ditugu.
6. atala
6. Deabrua
Euskal Herrian deabruari eman zaizkion hainbat izen ezagutzeaz gain, gure lurraldean deabruaren izena daramaten lekuak bisitatuko ditugu.