Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.
1. atala
Argi Ibili: 2015-09-07

Entzuleek eskatu dizkiguten kantak jarri ditugu eta Julian Ajuriagerra Zeanuriko artzainarekin hitz egin dugu, goiza nola hasi duen jakiteko. Artzainaren zereginak, zein eguraldi datorren, tenporen inguruan aditua denez haiei buruz ere aritu gara.

2. atala
Argi Ibili: 2015-09-09

Lehenik eta behin Donamariako Karmaldarren komentuan sartu gara. Olatz Garmendiak ireki dizkigu ateak eta goizean goizetik dituzten zereginei buruz mintzatu gara: otoitza, uzta biltzea, enkuadernazioa... Gero entzuleek eskatutako kantak jarri ditugu.

3. atala
Argi ibili 2015-09-10

Hoteletan gauez zein lan izaten duten galdetu diogu Juan Redondo langileari. Gaueko bitxikeriak eta bezeroekin izaten dituen hizketagaiak kontatu dizkigu. Gainera, entzuleei kantak jartzearen truke eta galdera egin diegu: non ibili zarete oporretan?

4. atala
Argi ibili 2015-09-11

Lehenbiziko orduan entzuleekin egon gara solasean. Astebururako dituzten planak kontatu dizkigute eta, bidenabar, kantuak eskatu dizkigute. Bigarren orduan, berriz, albistegia, kirolak, gertuko berriak, eguraldiaren iragarpena eta kultur kontuak.

5. atala
Argi Ibili 2015-09-14

Lehenengo orduan egunkarien azalak errepasatu ditugu eta entzuleek eskatutako kanta artean Zeanuriko Julian Ajuriagerra artzainarekin aritu gara tenporei buruz. Bigarren orduan, berriz, albisteak, gertuko berriak, kirolak, eguraldia... eman ditugu.

6. atala
Argi ibili 2015-09-15

Egunkarien azalei begira hasi eta Irisarri herriko Minhondo okindegira joan gara, egiten duten ogiari buruz eta hango kontuei buruz Jean jabearekin hitz egiteko.Kanta artean, bururik gabe urte erdi egin zuen oilaskoaren historia ere kontatu dizuegu.

7. atala
Argi ibili 2015-09-16

Kioskoan hasi dugu eguna, egunkarien azalak irakurriz. Gero entzuleek eskatutako kantuak jarri ditugu eta albiste xelebreak ere kontatu ditugu: Hondarribiko festak direla eta, optika batean euskaraz azaldutako kartela. Bigarren orduan, albisteak...

8. atala
Argi Ibili: 2015-09-18

Lehen orduan, istilutan amaitu zen Donostiako ezkontzaz aritu gara. Ondoren, Bizkaiko Iban Labriscarekin hitz egin dugu, gaueko lanari buruz. Errekalden ibili da gauean, lapurtutako kablea ordezkatzen. 2. orduan, albisteak, kirolak, gertukoak...

9. atala
Argi Ibili: 2015-09-17

Lehen orduan, prentsa irakurketa egin dugu. Ondoren, Donosmariako komentuko Olatz Garmendiarekin hitz egin dugu festetako ohiturez, eta haize zakarrak eragindako kalteez. Bigarren orduan, berriz, albisteak, kirolak, gertuko berriak...

10. atala
Argi Ibili: 2015-09-21

Lenenengo orduan Zeanuriko Julian Ajuriagerrak tenporen berri eman digu, eta aurreratu digu ehiztariek ez dutela aurten uso askorik ikusiko! Bigarren orduan, Greziako hauteskundeak, Amama filmaren estreinaldia, kirolak... kontatu dizkizuegu.

11. atala
Argi Ibili 2015-09-22

Lehenbiziko orduan egunkarien azalei bistadizoa eman ondoren, Ipar Euskal Herriko irisarri herrira joan gara. Jean Minhondo Okinak kontatu digu honddoak hasi direla, baina usoak oraindik ez. Bigarren orduan, berriz, albisteak, gertuko kontuak,kirolak

12. atala
Argi ibili 2015-09-23

Lehenengo orduan egunkariak irakurri eta Donamariko mojen komentuan sartu gara. Ezkontzetarako eguraldi ona eskatzeko arrautzak bedeinkatzeko ohituraz aritu gara. Apaiz lanetan ariko ote litzatekeen ere galdetu diogu. Gero abisteak, kirolak, kultura