Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.
1. atala
2026/08/31
Zer esaten du musikak gutaz?
Shrabani Aranzaberekin musikaren eta identitatearen arteko harremanaz aritu gara. Entzuten dugun musikak gure oroitzapenak, harremanak, ingurunea eta nortasuna islatzen dituen aztertu dugu, baita gure musika-gustuak zenbateraino diren benetan gureak ere. Familiak, lagunek, kulturak eta, gaur egun, algoritmoek ere eragina dute entzuten dugunaren aukeraketan.
2. atala
Nire kantua
3. atala
2026/09/01
Irailak 1, Mauxitxa diana
50 urte betetzen ditu aurten Mauxitxa Txarangak irailaren 1ean egiten duen Dianak Elgoibarren. Langileak lanerako itzulera goxoagoa izan dezaten, beharginei lanerako buelta erraztu asmoz sortu zen egitasmoak gaur mende erdia beteko du. Goizeko 7.00etan ekingo diete musika doinuei, eta ondoren txokolate beroa eta bizkotxoa banatuko dute gosari solidario batean. Bildutako ekarpenak Nuala, Debabarrenako dibertsitate Funtzionala duten pertsonen senideen elkartearentzat izango da. Bestalde, Edorta Unamuno bueltan da Argi Ibilin! Urdaibaitik azken berriak ekarri dizkigu, tartean txirri txikiak, arrano arrantzaleak eta elanoak, eta irrati-urte berriari begira hegazti-zaletasunaz aritu gara: nola hazten ari den zaletasuna, teknologiak eta aplikazioek nola laguntzen duten hegaztiak eta haien kantuak identifikatzen, eta zenbateraino irits daitezkeen hegaztizale amorratuak espezie berezi baten bila. Beijingeko txantxangorri ospetsutik Urdaibai eta Lekeitioko behaketa berezietara, txorien munduan murgildu gara Edortarekin.
4. atala
Txoritologoak, txoriak txori
5. atala
2026/09/02
Tomatea, baratzetik mahaira
Josema Azpeitia Ondojan aldizkariko lankidea oporretatik bueltan da Argi Ibilin, eta tomateari eskaini diogu denboraldiko lehen tartea. Tuterako “Tomate Itsusia”ren Kofradiak antolatutako tomate-lehiaketaz eta zopa hotzen lehiaketaz hitz egin dugu, baita Aretxabaletako Euskal Herriko Tomate Lehiaketaz ere. Tomateen barietateak, baratzeko eta supermerkatuko tomateen arteko aldeak, tomate ona aukeratzeko aholkuak eta etxean prestatzeko moduak ere izan ditugu hizpide.
6. atala
Eta lehiaketatik platerera
7. atala
2026/09/03
Iraila etxean hasten da
Denboraldi berria hasi du Argi Ibilik, eta familia berriko kide bat ezagutu dugu: Amaia Elias, barne diseinatzailea eta Amai Studio-ren sortzailea. Hilero gurekin izango da, etxeari beste begirada bat emateko: dekoraziotik harago, espazioek gure ongizatean, atsedenaldian eta egunerokoan duten eraginaz hitz egingo digu. Lehen saio honetan, irailari eta errutinara itzultzeari heldu diogu. Nola lagun diezaguke etxeak trantsizio hori goxoago egiten? Ordenaren garrantziaz, koloreen eraginaz, argiztapenaz, usainez eta aldaketa handirik egin gabe etxea erosoago eta atseginago bihurtzeko keinu txikiez aritu gara. Izan ere, batzuetan, aldaketa handienak ez dira obra handiekin etortzen.
8. atala
Etxeko dekorazioa eta ongizatea
9. atala
2026/09/04
Siesta, plazera ala bekatua?
Siestaren inguruko ohiturez eta kuluxka perfektuaz arituko gara gaur. Zergatik esaten diogu siesta, eta zenbat iraun behar du benetan? Gainera, asteko puntuazioa emango diogu Zarauzko Basalore txakolindegiari, aurten mahats-bilketa hamabost egun aurreratu baitute. Nerea Lazkanorekin hitz egingo dugu aurtengo uztaz eta txakolina egiteko lehen pausoez. Eta, nola ez, asteburuko planei ere erreparatuko diegu.
10. atala
Txakolinaren uzta martxan da
11. atala
2026/09/07
Aire garbia, zeru urdina
Gaurko Argi Ibilin naturaren koloreei erreparatuko diegu, bereziki hegazti gorrietan eta lumaje deigarri horren atzean dauden gene, pigmentu eta elikadura-prozesuei. Gainera, Zeru Urdinaren Aldeko Aire Garbiaren Nazioarteko Eguna dela eta, arnasten dugun airearen kalitateaz ere ariko gara. Eta, ohi bezala, Urdaibaira begiratuko dugu Edorta Unamunoren eskutik.
12. atala
Lumak, geneak eta koloreak