
Ander Urrutia abokatuaren bizipenak oinarri dituen telesaila. Anderrek, berrogei urte betetzen dituen egunean, buelta sakona emango dio bere bizimoduari. Droga trafikatzaile famatu baten kasua du esku artean baina, defendatu beharrean, kondenarazi egingo du. Ondorioz lan egiten duen bufete ospetsutik botako dute, baina ez da bakarrik geratuko. Verak eta Gorkak berarekin bufete bat sortuko dute.