
Xabier Madariagak aurkeztuta saioan, hainbat herritarren ametsak egia bihurtuko dira. Euskal Herriko eskola batean landatuko dute astero ametsen arbola. Bertan, ikasleek euren ametsak idatzi eta zintzilikatuko dituzte, baina desio horiek ez dira eurentzat izango, beste pertsona batentzat baizik. Arbolak hiru amets aukeratuko ditu saio bakoitzean, eta Xabier Madariagak egia bihurtuko ditu senide eta ingurukoen laguntzaz.