
Telesail honek familiako aitak etxetik alde egiteak ekarriko dituen baldintza berriak aurkeztuko dizkigu. Etxeko gizona kontserbadorea eta senar eredugarria da, baina bat-batean aktoresa zeelandaberritar gazte batekin bizitzera doa. Emazteak tinko eutsi beharko dio etxe eta familiaren lemari.