Zure arratsaldeak, desberdinak! Musika onena, sexu kontuak, misterioa, abentura eta gazteok entzun nahi duzuon guztia eskainiko dizute Telleria anaiek. Astelehenetik ostiralera gaueko 10etatik aurrera, Akabo Bakea!
1. atala
Akabo Bakea!, azaroak 9
Hiltegitik alde egin duen behi galiziarraren kasua ezagutu dugu. Arrautzari omenaldia egin diogu Antton Culinary Centerren. Eta "Ezer ez ta festa" Oihan Vegarekin.
2. atala
Akabo Bakea!, azaroak 10
Adam Levineren bizitzako playlista Xabi Hooren eskutik. Jokin Altuna pilotari amezketarrarekin hitz egin dugu. Eta koltxoi on bat aukeratzeko aholkuak Anttonekin.
3. atala
Akabo Bakea!, azaroak 11
Ez da existitzen neska heterosexualik, "Luzia eta sexua"n. Euskaltzaindioaren komunikatua Txitxitrinkoren eskutik. Eta afari-meriendaz Antton Culinary Centerren.
4. atala
Akabo Bakea!, azaroak 12
Asteburuko kirol kontuak Kepa Iribarrekin. Joseba Insausti Espainiako gazta onenaren egilearekin hitz egin dugu. Eta OHE baten agerpenaren aitzakiarekin Begiraleku Espazialera deitu dugu.
5. atala
Akabo Bakea!, azaroak 13
Gu ta gutarrak programaren inguruko kontu guztiak Txurrurekin. Jatetxe klandestinoak Antton Culinary Centerren. Eta Ander Azurmendiren etxean sartu gara.
6. atala
Akabo Bakea!, azaroak 16
Taberna munduko hizkuntza Txitxitrinkoren eskutik. "Eskamak kentzen" telesaila grabatzen ari da Itziar Atienza, eta berarekin hitz egin dugu. Eta hotzari aurre egiteko konsejuak Anttonekin.
7. atala
Akabo Bakea!, azaroak 17
Garagardoa eta sexua, Luziaren eskutik. Euskaldunak zortzigarrenak omen gara adarrak jartzen, Oihan Vegak kontatu digunez. Eta asteburuan elurrik egingo ote duen azaldu digu Xurxok.
8. atala
Akabo Bakea!, azaroak 18
Ingo al deu? taldeko Jon Belokirekin hitz egin dugu. Kurt Cobain handiari biografia egin dio Xabi Hook. Eta despistatu profesionala izateko konsejuek Anttonen eskutik.
9. atala
Akabo Bakea!, azaroak 19
Asteburuko kirol informazio guztia Kepa Iribarren eskutik. Iriarte urakana ezagutzeko aukera ere izan dugu. Eta pisu astunen ligako platerak Antton Culinary Centerren.
10. atala
Akabo Bakea!, azaroak 20
Gu ta gutarrak saioaren inguruko kontu guztiak Txurruren eskutik. Konsejuak emateko konsejuek Anttonek. Eta Asier Illarramendirekin ere hitz egin dugu.
11. atala
Akabo Bakea!, azaroak 23
Sexu-bakarlariak, Luzia eta sexuan. Miley Cyrusen urtebetetzea da gaur, eta Xabi Hook lau kantu oparitu dizkio. Eta Antton Culinary Centerren entranteak.
12. atala
Akabo Bakea!, azaroak 24
Behar bezalako aitzakiak "Anttonen konsejuek" atalean. Mikel Lizarralde mediuma berriz ere bueltan. Eta "Ezer ez ta festa" Oihan Vegarekin.