Asier Sánchez EITBko kazetariak sortutako formatu honek gaurkotasuna kontatzeko modu berri bat proposatzen du.
1. atala
10/02/2023
Bizirik atera
Badakizue zenbat lagun hiltzen diren egunero itsasoan? Reviewk erakutsiko digu Erdialdeko Mediterraneoko errealitate gordina. Aita Mari euskal ontzi humanitarioak 2022an egindako azken misioan izan gara. Bidaiaren nondik norakoak tripulazioaren eskutik ikusiko ditugu. Asier Sanchez albistegietako erreportaria eta EITB misioaren parte izan dira; 13. marinela, hain zuzen ere. Kapazak izan al dira itsaso zabaleko misioa bukatzeko? Izaskun Arriaran erizaina eta Aita Mariko misio-burua da, eta bere eskutik egingo dugu Review-ren lehen atal hau. Aurreneko erreskatearen lekuko izango gara.
2. atala
11/02/2023
Hil edo bizi
Pentsatu ze bizi duten migratzaileek, nahiago izateko itsasoan hil Libiara bueltatu baino! Review honetan bertatik bertara ikusiko dugu Aita Marik egindako erreskaterik zail eta krudelena. Erreskate gunera helduta, Libiako kostazainak bertan, besoak gurutzatuta, eta errefuxiatuak igerian ihesi, ito beharrean. Oraingo dokumentalean, tripulazioak egoera horretan nola erantzun zuen erakutsiko dizuegu. Erreskatatuetako bat, Hamsa gaztea, konorterik gabe heldu zen barkura. Teresa Ayarza mediku boluntarioak artatu zuen, eta bera izango dugu gidari bigarren atal honetan. Asier Sanchez EITBko erreportariaren hitzetan, misioko unerik latzenak erreskate horretan bizi izan zituzten.
3. atala
12/02/2023
Erreskatatuak. Eta orain zer?
Erreskatatuen artean umeak eta nerabeak ere bazeuden. Review honetan euren errealitatea ezagutuko dugu. Eta 19 eguneko itsas bidaiaren ondoren, Aita Marik portua lortu zueneko albistea eta Siziliako lehorreratzea biziko ditugu. Eta aurrera begira zer? Lehorreratu ostean, normalean tripulazioak kontaktua galtzen du errefuxiatuekin, baina Asier Sanchez EITBko erreportariak, 5 hilabeteren ostean, errefuxiatu haietako batzuen berri izatea lortu du. Non daude? Hobeto dute egoera? Review honetan emozio handiko uneak biziko ditugu. Batzuek lortu dute helburu zuten Europako herrialdera heltzea. Baina zeharkatuko lukete berriro Mediterraneoa bizi izandakoa bizi ondoren?