Arraunean, ibilbide, jatorri eta lotura anitzak dituzten abantariak elkarrizketatu ditu Jon Ander De la Hozek, tostako arraunketaren historia berria osatuko duten istorioak uztartzeko. Audio edizioa, Leire Karrerak.
1. atala
2026/07/24
1. Aitor Balda
Arraun ibilbide ia osoa morez jantzita egin du Aitor Baldak San Pedroko arraun taldean. Zuntzezko materialek ekarri duten aldaketa, egurrezko traineruek zuten xarma, arraunak komunikabideetan eman duen aurrerapausoa eta arraunlarien kirol arloko egoera aipatu ditu. San Pedroren eta San Juanen arteko lehia historikoa, berriz, “normala” jotzen du, errekak zatitzen duen herri batean.
2. atala
2026/07/25
2. Luis Mari Olasagasti, "Luxia"
30 urte egin ditu Luis Mari Olasagasti “Luxia”k Zumaiako Telmo Deunaren gidari. Ez dago bera bezain luze aritu den entrenatzailerik, ez eta berak bezalako lagunartea sortu duenik ere. Aholkua eskatzen diote oraindik. Kontxako bi bandera irabazteaz gain, marka historikoa jarri zuen 1984an berak gidatzen zuen traineruak. Denboraldiko garaikur guztiak eraman zituzten etxera eta egun batzuetan bi bandera ere bai, bata goizean eta bestea arratsaldean irabazita.
3. atala
2026/07/31
3. Pedro Mari Abando
Mende bat baina gehiago osatuta dago Kaiku Arraun Kirol Elkartea, horren ondorio da Sestaoko herriko traineruak duen zalego fidela. 70 eta 80ko hamarkadatan lortu zituen emaitzarik onenak eta Pedro Mari Abandok lotura zuzena du garai haiekin. Arraunlari aurrena, zuzendaritzako kide gero eta ezker ibarreko arraunaren jarraitzaile beti. Arraun taldeetan harrobia nolakoa, emaitzak halakoak izaten direla azpimarratu digu.
4. atala
2026/08/01
4. Juan Mari Lujanbio
Arraunlari saga oso baten katebegia da Juan Mari Lujanbio. Pasai Donibanen jaiota, ez da harritzekoa. Hirurogei urte ondo osatuta, oraindik ere arraunari helduta jarraitzen du, palmares ezin hobearekin eta bertako eta kanpoko klubetan patroi ibili ondoren. Transmisioarekin dauka kezka, kirolariak ikusten dituelako tostan eserita, arraunlariak baina gehiago. Senari leku gutxi uzten zaiola pentsatzen du, olatua sentitzeari, trebetasunari.
5. atala
2026/08/07
5. Miguel Angel Lizarralde, “Altxerri” - 1. zatia
Elkarrizketaren lehenen zaita. Ezinbestean jarraitzen du arrauna “Altxerri”k, ez ordea lehen bezain hurbiletik. Oriotarrak gaztetxotan ekin zion afizioari, bere aitak nahi baina azkarrago. Izan ere arraunlari familiako kide izanik ez zuen garaia baino lehen tostan eserita ikusi nahi. Entrenamendua eta irabazteko grina izatea dira bere iritzirako itsasoan emaitza onak lortzeko bide bakarra; neguko lanari errenta ateratzea. Irabaztea ez da aurrena iristea bakarrik, baizik eta norberak jarritako helburuak betetzea.
6. atala
2026/08/08
6. Miguel Angel Lizarralde, “Altxerri” - 2. zatia
Elkarrizketaren bigarren zaita. Ezinbestean jarraitzen du arrauna “Altxerri”k, ez ordea lehen bezain hurbiletik. Oriotarrak gaztetxotan ekin zion afizioari, bere aitak nahi baina azkarrago. Izan ere arraunlari familiako kide izanik ez zuen garaia baino lehen tostan eserita ikusi nahi. Entrenamendua eta irabazteko grina izatea dira bere iritzirako itsasoan emaitza onak lortzeko bide bakarra; neguko lanari errenta ateratzea. Irabaztea ez da aurrena iristea bakarrik, baizik eta norberak jarritako helburuak betetzea.