Arraunean, ibilbide, jatorri eta lotura anitzak dituzten abantariak elkarrizketatu ditu Jon Ander De la Hozek, tostako arraunketaren historia berria ehunduko duten istorioak uztartuz.
5. atala
5. Miguel Angel Lizarralde, “Altxerri”
Ezinbestean jarraitzen du arrauna “Altxerri”k, ez ordea lehen bezain hurbiletik. Oriotarrak gaztetxotan ekin zion afizioari, bere aitak nahi baina azkarrago. Izan ere arraunlari familiako kide izanik ez zuen garaia baino lehen tostan eserita ikusi nahi. Entrenamendua eta irabazteko grina izatea dira bere iritzirako itsasoan emaitza onak lortzeko bide bakarra, neguko lanari errenta ateratzea. Irabaztea ez da aurrena iristea bakarrik, baizik eta norberak jarritako helburuak betetzea.
4. atala
4. Juan Mari Lujanbio
Arraunlari saga oso baten kate begia da Juan Mari Lujanbio. Pasai Donibanen jaiota, ez da harritzekoa. Hirurogei urte ondo osatuta, oraindik ere arraunari helduta jarraitzen du palmares ezin hobearekin eta bertako eta kanpoko klubetan patroi ibili ondoren. Transmisioarekin dauka kezka, kirolariak ikusten dituelako tostan eserita, arraunlariak baina gehiago. Senari leku gutxi uzten zaiola pentsatzen du, olatua sentitzeari, trebetasunari.
3. atala
3. Pedro Mari Abando
Mende bat baina gehiago osatuta dago Kaiku Arraun Kirol Elkartea, horren ondorio da Sestaoko herriko traineruak duen zalego fidela. 70 eta 80ko hamarkadatan lortu zituen emaitzarik onenak eta Pedro Mari Abandok lotura zuzena du garai haiekin. Arraunlari aurrena, zuzendaritzako kide gero eta ezker ibarreko arraunaren jarraitzaile beti. Arraun taldeetan harrobia nolakoa, emaitzak halakoak izaten direla azpimarratu digu.
2. atala
2. Luis Mari Olasagasti, "Luxia"
Hogeita hamar urte egin ditu Luis Mari Olasagasti “Luxia”k Zumaiako Telmo Deunen gidari. Ez dago bera bezain luze aritu den entrenatzailerik, ez eta berak bezalako lagunartea sortu duenik ere. Aholkua eskatzen diote oraindik. Kontxako bi bandera irabazteaz gain, marka historikoa jarri zuen 1984an berak gidatzen zuen traineruak. Denboraldiko garaikur guztiak eraman zituzten etxera eta egun batzuetan bi bandera ere bai, bata goizean eta bestea arratsaldean irabazita.
1. atala
1. Aitor Balda
Arraun ibilbide ia osoa morez jantzita egin du Aitor Baldak San Pedroko arraun taldean. Tostartean ikusi du arraunak zuntzezko materialekin egin duen aldaketa handia, baina ez zaio erraz ahaztuko egurrezko traineruek zuten xarma. Aurrerapausoa da arraunak komunikabideetan eman duen saltoa; ez du neurri berekoa ikusten arraunlarien kirol arloko egoera. San Pedro eta San Juan arteko lehia historikoa, berriz, “normala” jotzen du errekak zatitzen duen herri batean.