Bizitza digitala erreal egiten dugu irratsaioan. Teknologia berri eta zaharrak, sare sozialak, sareak eta mundu digitalak ematen duenari buruz aritzen gara.
1. atala
A Bildua, irailak 11
Bueltan gara, eta indarberrituta: iPhone 6ari buruzko albisteak, Youtubeko bideoak deskargatzeko moduak, software librearen nazioarte eguna eta Greenius plataforma. Protagonista ugari!
2. atala
A Bildua, irailak 18: DDOS erasoak eta segurtasuna
Segurtasunaren inguruko aholkuak eskaini dizkigu Arkaitz Sukuntzak. Josu Barandallak DDOS erasoen inguruan aritu zaigu eta Unai Bilbao aldiz LG-ren telefono berriaz
3. atala
A Bildua, irailak 25: Live CD eta Facebookeko orriak
Software librearen atzetik aritu gara: Gure ordenagailuan martxan jarriko dugu sistema eragile bat baina ezer instalatu gabe. Nola? Dabid Martinezi esker!
4. atala
A Bildua, urriak 2: Windows 10, Ello eta lainoa
Windows berria aurkeztu dute eta aipamen txiki bat egin diogu saioan. Facebookeko iragarkiak ere aztertu ditugu eta lainoan murgilduta ere aritu gara.
5. atala
A Bildua, urriak 9: Hirudart, Windows 10 eta Hackmeeting
Bilboko Hirudart enpresa ezagutu dugu, Windows 10aren analisi txiki bat ere egin dugu eta Andaluziako hackmeetinga ere ahotan izan dugu gaurko saioan.
6. atala
A Bildua, urriak 16: Android Euskaraz, online dendak eta Twitter
Mugikor, Tableta, Telebista eta Autoetako sistema eragilea laster euskaraz ikusiko dugu, gure hizkuntza zaharra aparailu modernoenetan topatuko dugu. Honez gain online denda bat martxan jartzeko aholkuak.
7. atala
A Bildua, Urriak 23: PsicoLEDia, Entreescritores eta Alboan
Tailer bat, plataforma berri bat eta proiektu bat. Gaurko saioa interesgarria edonorentzat. Eta hau gutxi balitz albisterik berrienak eta abestirik arrakastatsuenak.
8. atala
A Bildua, Urriak 30: .eus eta sarean erosteko aholkuak
.eus domeinuari buruz aritu gara Josu Waliñorekin. Arkaitz Sukuntzak interneten erosteko aholkuak eman dizkigu eta Dabid Martinezek Bilboko jardunaldi batzuk hartu ditu ahotan.
9. atala
A Bildua, azaroak 6
Euskarabildua eta Game Erauntsia Donostian egin diren jardunaldietan egon gara: Eli Ponbo eta Maite Goñirekin hitz egin dugu. Game Erauntsia plataforma ere ezagutu dugu.
10. atala
A Bildua, azaroak 13: Double Blue Check, On Zientzia eta Argazkiak
Whatsappen azken aktualizazioak sortarazi dituen albisteak aztertu ditugu. On zientziaren 5. edizioa ere aipatu dugu eta argazkien munduan ere sartu gara gaurkoan.
11. atala
A Bildua, azaroak 20: Galileo Masters, .NET eta Facebook al work
Aritz Galdosek Gipuzkoako Galileo Masters lehiaketa irabazi du eta saioan izan da bere APP-a aurkezten. Microsoftek software libre bihurtu du .NET plataforma eta hori ere aipagai hartu dugu.
12. atala
A Bildua, azaroak 27: Indie Totem, Egolike eta Black Friday
Bideojoko plataforma baten beri eman dugu gaurko daioan. Egolike sare soziala ezagutzeko denbora ere hartu dugu, eta nola ez eskaintza honenak ere ematen saiatu gara.