
Lagun berriak izango ditugu "3 Ene Kantak" saioaren denboraldi honetan. Dagoeneko ezagunak diren Eneko, Urbi, Astonauta eta Satorjatorri, Argi pertsonaia eta Antxus maskota batuko zaizkie aurten. Abestiak, dantzak, esketxak, bideoklipak eta sorpresa ugari ekarriko ditu taldeak aurtengo ikasturtean ere, eta ez dira faltako umorea eta giro aparta.