"#10garrena" fikziozko serie distopikoa da Bertsolaritza ardatz hartuta. Bederatzi izan dira orain arteko bertsolari txapeldunak. Hamargarrenaren bila, zortzi final bitxi, zortzi etorkizun; batzuk errealagoak, besteak utopikoagoak.
1. atala
1. Kristalezko sabaia
Txapela, zapi bihurtu zenekoa jasotzen du "#10garrena" podcast distopikoaren aurreneko atalak. Lurrikara galanta eragin du, historian lehen aldiz, zortzi emakume Bertsolari txapelketa nagusiko finalerako sailkatu izanak. Txapelkerako bidean, era guztietako mehatxu, oztopo eta sabotaiak gainditu beharko ditu zortzikoak. "#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
2. atala
2. Campeonato de versolaris
Euskararen erabilerak behera egin du nabarmen euskal gizartean. Beherakada horren ondorioz, erdarek bidea egin dute euskal kultur adierazpide guztietan, baita bertsolaritzan ere. Horregatik Campeonato de Versolaris deritzanaren antolaketa jasotzen du "#10garrena" podcast distopikoaren bigarren atalak.
3. atala
3. Irene. Robota Bertsotan txapeldun
Irene robotaren txapelak agerian utzi du makinak gizakia menderatu dezakeela bertsotan. Etxenike doktoreak, kartzelatik irten berritan, lehen aldiz kontatu ditu makinak gizakia menderatu zezan egin zituen amarru guztiak. "#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
4. atala
4. Txibia gosetiaren jokoak
Bertsolari Txapelketa Nagusia ikuskizun erraldoi bihurtu da. Finaleko lehiakideek hil ala bizi jardungo dute kantuan, eta txapelduna baino ez da aterako bizirik bertso-ariketa arriskutsuz betetako lehian. "#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
5. atala
5. Historiako finalik pxxxena
Puntuaketen aurkako mugimendua sortu ostean, bertsolariek lehia aldrebesari ekingo diote: zeinek okerrago kantatu. Jon Sarasuaren tongo historikoa huskeria hutsa izango da final honetako bertsolarien jokaeraren aurrean. Irabazlea erabaki behar da hala ere. "#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
6. atala
6. Txistualdien mendekua
Bertsolariek eta enpresa handiek babesletza eredu berriak adostu dituzte, puntako kirolarien ildotik. Askotariko produktuek eta markek agintzen dute Bertsolari txapelketan ere. "#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
7. atala
7. Politikan, ez dago gauza politikan
Eusko Legebiltzarrak hala erabaki ostean, alderdi politiko bakoitzak bere bertsolaria izango du aurtengo final nagusian. Politika, leku guztietan errege. "#10garrena" podcasta soinu fikzioa da. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik.
8. atala
8. Gezurtxoa
Historiako hainbat Bertsolari Txapelketetako dokumentu sekretu ustekabean heldu dira Biba Zuekeko erredakziora. Finalen aurreko egunetan bertsolarien eta antolatzaileen artean egindako bileraren grabazioak dira. Erredakzioko lankideak, harrituta daude entzundakoarekin eta berehala hasi dira bertan entzundakoa kontrastatzen. Hala bada, eskandalua da!
9. atala
0. Trailerra
"#10garrena" podcastaren trailerra duzu hau. Historiako hamargarren bertsolari txapeldunaren bila gabiltza, distopiaren bidetik. Zortzi atal, zortzi egoera ezberdin eta ez egiazko. Edo batek daki!