Joseina Etxeberriak euskal musikaren 10 totem, 10 izen nagusi, elkarrizketatu ditu musika sortzen duten lekuan. Anekdotak, trepetak eta zuzeneko musika.
1. atala
10/11/2025
1. Delirium tremens
Joseina Etxeberriak Andoni Basterretxea Delirium Tremens taldeko kantariari egin dio bisita entsegu lokalean.
2. atala
22/12/2025
2. Sara Zozaya
Joseina Etxeberria Sara Zozaya musikari donostiarraren estudiora sartu da eta bere sormen prozesuaz aritu dira elkarrekin.
3. atala
05/01/2026
3. Latzen
Aitor Uriarte Latzen taldeko kantariarekin solasean aritu da Joseina Etxeberria euren entsegu lokalean. Taldearen itzuleraz eta ibilbideaz aritu dira, sakon.
4. atala
02/02/2026
4. Maixa Lizarribar
Joseina Etxeberriak Maixa Lizarribarrekin Altzon egin du hitzordua, Maixa eta Ixiarren abesti askoren sorleku izan den etxabean.
5. atala
02/03/2026
5. Kaotiko
Kaotiko taldearen entsegu lokalean, Agurainen, izan da Joseina Etxeberria. Urteetako birak, taldearen bilakaera, lagun zaharrak eta zenbait sorpresa bitxi izan dituzte hizpide.
6. atala
06/04/2026
6. Bele
Lide Hernandorekin eta Iñigo Etxarrirekin elkartu da Joseina Etxeberria Bele proiektua gauzatzen den musika estudioan. Taldearen bilakaeraz, Bele Rave egitasmoaz eta Fermin Muguruzarekin egindako biraz aritu dira solasean.
7. atala
04/05/2026
7. Janus Lester
Bera eta Sara artean dagoen Aduana zaharrean entseatzen du Janus Lester talde nafarrak. Jokin Pinatxo eta Garazi Esnaolaren laguntzarekin, Joseina Etxeberriak proiektuaren habia ezagutu du.
8. atala
01/06/2026
8. Belako
Lore Nekane eta Josu Ximun Billelabeitiak etxean hartu dute Joseina Etxeberria. Belakoren kantuak sortzen dituzten leku idilikoan. Oroitzapenak eta trepetak erakutsi dizkiote eta zuzeneko inprobisatua oparitu ere bai!
9. atala
29/06/2026
9. Gozategi
Asier Gozategirekin eta Iñigo Goikoetxearekin elkartu da Joseina Etxeberria, Ander Zubillagaren eskolan. Gozategi taldearen 35 urteko historia errepasatu dute, zuzeneko musika eta guzti. Sareen gainetik, plaza aldarrikatzen dute, harremantzeko leku gisa.