Joseina Etxeberriak euskal musikaren 10 totem, 10 izen nagusi, elkarrizketatu ditu musika sortzen duten lekuan bertan. Anekdotak, trepetak eta zuzeneko musika.
1. atala
1. Delirium tremens
Joseina Etxeberriak Andoni Basterretxea Delirium Tremens taldeko abeslariari egin dio bisita entsegu lokalean. Taldearen hit-ak errepasatu dituzten bitartean taldearen anplifikadorean daramaten panpinaren istorioa azaldu dio.
2. atala
2. Sara Zozaya
Joseina Etxeberriak Sara Zozaya musikariari egin dio bisita entsegu lokalean eta azken lanaren sorkuntza prozesua azaldu dio musikari donostiarrak Joseina Etxeberriari.
3. atala
3. Latzen
Joseina Etxeberriak, Aitor Uriarte, Latzen taldeko kantariari egin dio bisita entsegu lokalean. Taldearen ibilbidea eta itzulera nola gauzatu diren azaldu dio.
4. atala
4. Maixa Lizarribar
Joseina Etxeberriak Maixa Lizarribarrekin egin du hitzordua, Altzon, haren gurasoen etxabean. Maixa eta Ixiarren abesti asko sortu zituzten leku berezi horretan. Hasierako garaiak oroitzean, “publikoa ez zegoen ohituta bi neska gazte bakarrik ikustera oholtzan” azpimarratu du musikariak.
5. atala
5. Kaotiko
Kaotiko taldearen Aguraingo entsegu lokalean izan da Joseina Etxeberria. Urteetako birak, taldearen bilakaera, lagun zaharrak eta zenbait sorpresa bitxi izan dituzte hizpide. “Otra Noche” abestiaren entseguaren lekuko izan da.
6. atala
6. Bele
Lide Hernando eta Iñigo Etxarrirekin elkartu da Joseina Etxeberria, BELE proiektua gauzatzen den musika estudioan bertan. Taldearen bilakaeraz, BELE RAVEN-ez eta Fermin Muguruzarekin egindako biraz aritu dira solasean.
7. atala
7. Janus Lester
Bera eta Sara herrien artean dagoen “Aduana zaharrean” entseatzen du Janus Lester talde nafarrak. ”Habia” bertatik-bertara ikusi du Joseina Etxeberriak. Jokin Pinatxok, gaztea izanagatik, luzaro bete du musikari rola Berako bandan eta txarangetan parte hartuz. Abeslari bezala, Garazi Esnaolak lagunduta aritzen da eta "10 totem"i opari ederra egin diote.
8. atala
8. Belako
Belako industria gunean kokatuta dago izen bereko proiektuaren zutoina. Mundu mailan biran ibiltzen den musika taldeak Brightonen grabatu du disko berria. Joseina Etxeberria Josu Ximun eta Lore Nekane Billelabeitiarekin solastu da, etorkizun hurbilaz, mundu mailako biraz eta pegatina bidez dotoretzen dituzten musika tresna bitxiez. A! eta inprobisazio ederra oparitu diote.
9. atala
9. Gozategi
Asier Gozategirekin eta Iñigo Goikoetxearekin elkartu da Joseina Etxeberria, Ander Zubillagaren eskolan. Gozategi taldearen 35 urteko historia errepasatu dute, zuzeneko musika eta guzti. Sare sozialen gainetik, Plaza harremantzeko tokia dela aldarrikatzen dute.
10. atala
10. Eñaut Elorrieta
Zarautzen elkartu da Joseina Etxeberria Eñaut Elorrietarekin. Inspiratzeko, itsasertzari begiratu bat eman eta sartu dira entsegu lekura. Aurreko jabeak banan bana jarri zituen adreiluak lekuan eta antzematen da mimoa arkupeak sortzen duen akustikan. Eñautek bertan sortzen ditu kantuak, ukituz ukitu, adreiluak jartzen diren bezala. Eñaut Elorrietak disko berriaren aurrerapena egin digu eta gero eta gehiago entzuten den galderari erantzun dio: Ken7 itzuliko