Euskal Herriko 10 tontor ezagutzeko aukera, Andoni Urbistondorekin. Mendia eta inguruan eguna pasatzeko aukera ezberdinak. Audio edizioa, Mikel Fonsecak. Euskadi Irratiko edukia, GUAU audio plataforman argitaratua.
1. atala
30/06/2025
1. Patrizia Biskarret. Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m)
Euskal Herriko mendi garaiena da, euskal mendizaleen ikur eta hiru erreinuren erdigunea: Nafarroa, Aragoi eta Biarno. Patrizia Biskarret Erronkariko alaba da, mendi eta eski gidaria eta Enaren Ibilbidearen sustatzailea Pirinioetako Ibaxan.
2. atala
2. Mikel Lizarralde. Aizkorri (1.523 m)
Pirinioetatik kanpoko mendigune garaiena da Euskal Herrian. Zazpi tontor ditu 1.500 metrotik gora. Mikel Lizarraldek Zegaman du jatorria eta gaixotasun larri bat antzeman ostean Zegama-Aizkorri mendi maratoia osatu ahal izan zuen.
3. atala
3. Iñaki Lizarraga. Beriain (1.493 m)
Euskal Herriko erdigune geografikoan dago Beriain, eta Sakanatik itxura ikusgarria dauka, 1.000 metroko goragunearekin. Lizarraga Dorraokoa da, eta gutxik bezala ezagutzen ditu Beriain eta inguruak.
4. atala
4. Aline Oronoz. Larrun, (900 m)
Pirinioetako lehen gailur handia da. Ikurra lapurtarrentzat, eta Lapurdiko kostaldera bertaratzen diren paristar turistentzat. Larrungo tren txikian egiten du lan Aline Oronoz korrikalariak, gidari moduan.
5. atala
5. Gorka Lascort. Orhi (2017 m)
Pirinioetako lehen bi mila metroko mendia da Kantauri Itsasotik hasita, mendebaldetik ekialdera. Zuberoako Basaburua eta Nafarroako Zaraitzu bailarak banatzen ditu Iturzaeta lepoan, eta Iratiko oihaneko zaindaria da.
6. atala
6. Jurek Sinkewicz. Gorbeia (1482 m)
Euskal Herriko antena handiena daukan mendi belartsua da, Araba eta Bizkaiko garaiena. Jurek Sinkewicz gailurreraino igotzen den Gorbeia Suzien lasterketako antolatzailea da.
7. atala
7. Mattin Iñiguez. Palomares (1443 m)
Euskal Herriko hego muturrean kokatzen da, baina gure herriko tontor alpino eta ikusgarrienetakoa da. Amildegi handikoa Arabar Errioxarantz. Han ibiltzen da oinez, eskalatzen eta hegan, parapentearekin, Mattin Iñiguez.
8. atala
8. Andoni Aizpuru. Anboto (1331 m)
Euskal Herriko piramide ezagunenetakoa da, Mariren bizitokia. 1.000 metroko goragunea da Atxondotik. Andoni Aizpuru eguraldi gizonaren mendi kuttuna da, eta goizero ikusten du Elorrioko bere etxeko leihotik.
9. atala
9. Edu Balzategi. Zaldiaran (978 m)
Gasteiztarrek gehien maite duten mendia da, Arabako hiriburutik dozena erdi kilometrora baitago. Armentiako kanpak ere Zaldiaranera bidean daude.
10. atala
10. Xabi Smithy Mujika. Txindoki (1346 m)
Euskal Herriko Cervino edo Matterhorn mendia, hiruki perfektua eta Aralar mendikateko iparrorratza. Tximista bidean eta mendebaldeko ertzean trebatu dira milaka eta milaka mendizale.