
2022ko irailaren 19an, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Elena López Rierak eskola magistrala eman zuen Tabakalerako zinema aretoan, Pentsamendua eta Eztabaida arloko jardueren barruan. Zinemagile espainiarrak "El agua / The Water " bere estreinako film luzea ere aurkeztu zuen. Proiektu-fasean, Ikusmira Berriak egoitza-programan parte hartu zuen lanak. Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen filma, ondoren, Zabaltegi-Tabakalera sailean sartu zen.