
Ipar Xilabako 2026ko bertsolarien txapelketaren amaiera Donibane Lohitzunen egin zen. Bertan izan ziren Aitor Servier, Elixabet Etxandi, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe. Amaia Castorenek eta Aritz Bidegainek proposatu zituzten gaiak. Programaren barruan Bertsularien Lagunak elkarteko Maialen Hiribarreni egindako elkarrizketa bat eta txapelketako irabazle Maddi Ane Txoperenari egindako beste bat daude.