
Trantsizioko urteetan, 1975eko azaroan Franco hil eta 1977ko ekainean lehenengo hauteskundeak egin bitartean, hilketak, bahiketak eta torturak gertatu ziren. Hilabete gutxitan hogeita hamar pertsona hil eta ehun inguru zauritu zituzten ETA-pm, ETA, Guerrilleros de Cristo Rey, Grapo eta ordena publikoko indarrek.