
STM. Renacer erakusketak aldaketa baten historia kontatzen du: Donostiako San Telmo Museoak azken 4 urteetan bizi izan duen erreforma, kanpokoa zein barrukoa, fisikoa zein kontzeptuala. Eraikin berriko eta komentu zaharraren arkitektoen, fatxada berriaren artista sortzaileen, Museoko zuzendariaren eta museo-kontzeptu berri horren definizioaren bi arduradunen kontakizun zuzenen bidez, Euskal Herriko museo zahar eta enblematikoenetako batek jasan duen iraultza txiki honen mugarrietatik bidaiatuko dugu.