
"XX. mendeko parkea" izugarria da; gainera, helduek beren bizitzako unerik zoriontsuenak berreskuratzeko lekurik aproposena da. Sortzaileak, Ken eta Chako, duela hamarkada batzuetako bizimoduak berreraikitzen saiatzen diren bi nostalgiko dira. Horretarako, substantzia bat sortu dute: helduak hipnotizatzen ditu eta joan den mendea birsortzen duen hiri batera erakartzen ditu. Kasukabeko armadak, Shin chan buru duela, misio berri bati ekingo dio: zer gertatzen ari den jakitea eta helduak bueltan ekartzea. Abenturan zehar arriskuak, egoera zoroak eta ekintza frenetikoa izango dituzte zain.