
Talentua, sentiberatasuna eta lanerako gaitasuna zituen; bere garaiko artista handienetako batekin partekatu zituen denbora eta espazioa. Emakume sentibera izan zen, eskultore lanari erabat emana, eta askoren esanetan, bere bikotekidea eta mentorea zen Auguste Rodin bera ere gainditu zuen. Arrakasta izateko guztia zuen, baina bere patua benetan tragikoa izan zen: baztertua izan zen eta bere familiak berak ospitale psikiatriko batean sartu zuen. Jakina, Camille Claudel-i buruz ari gara, emakume ausarta, bere pasioarekin eta artearekin erabat konprometitua.