
Zientzia gai da olatu batek jatorritik amaieraraino egingo duen ibilbidea iragartzeko. Baina gizakiok naturarekin ezarri ditugun harreman konplexuek ihes egiten diote haien hausnarketari. Surflariak eta olatuak topo egiten duten unean, esplikagarria dena menderaezin bihurtzen da, eta zientziak ez du jada pasio hori argitzen.