
ETAren eta Espainiako gobernuaren artean bakea lortzen saiatu zen bitartekaria da Juan. Roberto zerbitzu sekretuetako espioia da, eta hainbat urtez infiltratu zen bere bizitzan. Mudar la piel Juan zuzendariaren aitaren eta Roberto zelatatu zuen gizonaren istorioa da. Ezohiko adiskidetasuna dute biek, traizioa gorabehera. Mudar la piel filma ere zinemagileek espioiarekin duten harremanaren kronika da, baita euren nortasun iheskorra harrapatzeko duten zailtasuna ere.