
Naiararen birraitona Extremadurakoa zen, Campanario herriko nekazari bat, ez zen politikan sartzen. Bernardo Rodríguez Picón 1938ko gau batean atxilotu zuten nazionalek, UGTko kide izateagatik. Castuerako konzentrazio-zentro batean sartu zuten, Extremadurako beste herri bat. Gerra Zibila amaitu zenean, beste 200 presorekin batera, Urduñako konzentrazio-zentrora eraman zuten ganadua garraiatzeko tren batean.