
Urdaibai, leku pribilegiatua. Gizon bat Mundakako Santa Katalina ermitarantz doa, asmo argiarekin: zorigaiztoko bere bizimoduari amaiera ematea, munduko olaturik perfektuenetako bat eratzen den eremuan bere burua itsasora jaurtiz. Ez du asmoa beteko. Baina, ezustekoan bizitza irauli, eta bide berri bati ekingo dio. L’Arratien tabernan topatuko du biziberritzeko aukera Paul Arenek, Pello esaten diotenak, eta alboan izango ditu Karmentxu, jabea eta bere metamorfosiaren erantzule ezusteko bihurtua, Libe, Irati, Pako, Koldo, Juankar... abegi ona egin eta bere egoera berrian lagunduko dioten herritarrak. Kostaldeko herri bateko biztanleen egunerokotasunera garamatza tramak, haien bizipen, traizio, sentipen, iragan ezkutu, entretenimendu eta kezkak elkarri josiz. XXI. mendean girotuta dago L’Arratien taberna, eta hau da Toti Martinez de Lezearen (Gasteiz, 1949) eleberrien artean gaurkotasun handienekoa. Prosa arin eta zorrotza du, berritzailea, Erein argitaletxeak 2024an argitaratu eta EITB Mediak audioliburu formatuan eskaintzen dizunak.