
Irratia gure bizitzen parte da; lehen oroitzapenek haurtzarora eramaten gaituzte, familia-sukaldeetan bizipenak partekatzen ziren garaietara, eta irratiko soinua egunerokoaren parte zen. Zein da zuen lehen oroitzapena irratiarekin? Zuei eta gure gonbidatuei galdetu diegu: Ramiro Gonzalez, Maider Etxebarria, Andoni Aldekoa, Isabel Mellén, Manu García eta Miren Bilbao. Haiek programaz, sintoniaz, futbol-partidaz hitz egingo digute. Bizitza oso bat Arabako irrati dekanoaren inguruan.