
San Prudencio Fundazioaren 50. urteurrena dela eta, dokumental honek Vitoria-Gasteizek bere historian izan duen eraldaketarik handiena gertatu zen garaiaren hastapenak aztertzen ditu. Industria-garapena, immigrazioa, hiri-hazkundea eta lehen aldaketa sozialen zantzuak aztertzen dira, baita enpresarien eta klase politikoaren arteko harremanak ere. Sonora Estudiosek ekoitzia, Aitor González de Langaricaren gidoiarekin eta Álvaro Herrero eta Aitor González de Langaricaren zuzendaritzarekin.