
Leire Martínezek zuzendutako itsas giroko ikuskizun musikalak, itsasoarekin lotutako kantu herrikoiak eta egileen piezak uztartzen ditu. Repertorioan badaude Markosen Txerrixe, Itxasoa laino dago edo Ameriketara joan nintzen bezalako abestiak, baita Gorka Sarriegi, Anje Duhalde, Lluís Llach eta Benito Lertxundi bezalako sortzaileen lanak ere.