
Euskal Herrian barrena abiatzen den Santiago bidearen tarteari buruzko dokumental honetan, ibilbide klasikoaz gain, Zuberoa eta Balmaseda arteko adar garrantzitsuenak ezagutuko ditugu. Era berean, Donejakue bideari lotutako istorio, kondaira, abesti, ohitura eta tradizioak agertuko zaizkigu dokumental honetan, esate baterako, San Mixel Garikoitzen bizitzaren xehetasunak. Euskal santu honek euskara hutsean idatzi zituen bere lagunartearen konstituzioak.