
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) eta Guggenheim Bilbao Museoak oinarrizko artistek egindako 70 maisu-lan inguru aurkezten dituzte. MAMen bildumaren historian zehar ibiliz, XX. mendeko lehen hamarkadetan Parisen izan ziren abangoardiako mugimenduen ikuspegi panoramikoa eskaintzeko asmoz egin da.