
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz. Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk. Play zerrenda: . Maitasun bat . Teoria bat . Tren bat . Lilura bat . Etorkizuna ginenean . Kolore bat . Helduleku guztiak (Berri Txarrak) . Sute bat . Janela bat . Etxe bat . Betazalak erauztean (Katamalo cover) . Send flowers (Peiremans+ cover) . Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover) . Herri txiki . Lisboa ( Anne Lukin cover) . Diamantea BIS-etan . Maravillas ( Berri txarrak) . Zilarra . Hegal egiten ( Itoiz cover) . Toki bat . Besterik ez