
Euskararen historian zeharreko ibilaldia, mende hasieran hasi eta gure garaira iritsi arte. Mende bat euskararen historian, gure hizkuntza mende berriko erronkei begira dagoen honetan. Programa honetan Europako eremu urriko hizkuntzen jatorria eta egoera aztertu eta Gerra Zibilaren ondoren bizi izandako egoera azaltzen da (etorkin-oldeak iritsi ziren orduan eta zapalkuntza ikaragarria izan zen). Azkenik, Euskaltzaindiak 1968an Arantzazun antolatutako biltzarra aipatzen da. Hemendik aurrera, euskara batzeko prozesuari ekin zitzaion eta egitura politikoa aldatzen hasi zen; horrek guztiak euskara garatzeko bide berriak zabaldu zituen.