
Dokumentalak 2025eko azaroan Oiartzunen egindako bi eskultura erakusketa biltzen ditu: bata San Juan kaperan, Jeronimo Larrearen erretaularen ondoan herriko eskultoreen lanekin eta Anton Mendizabalen “Akorde” eskultura sonoroarekin; eta bestea Arizmendieneako lorategietan, Euskal Herriko zortzi eskultoreren lanekin. Gazteekin egindako tailerrak, behin-behineko eskulturen sorrera, bisita gidatuak eta adin guztietako ikusleen parte-hartze zabala erakusten ditu. Bidali oharrak BizChat-en inguruan