
Arrakastatsua En Tol Sarmiento taldeak “Bihotzen Konkista” proiektuaren baitan Madrilgo Movistar Arenan eskainitako kontzertua. 2026ko apirilaren 25ean eskainitako emanaldiak 16.000 lagun elkartu zituen Estatuko hiriburuan eta beste 138.000 lagunek bat egin zuten EITBk eskainitako zuzeneko emanaldiarekin. GUAU gureaudioak emanaldi berezi haren audioa jartzen dizu eskura, Madrilen bizi izandakoa berreskuratzeko. "Bihotzen konkista", ETS taldeak 2026an zehar martxan jarritako kultur proiektua da, Euskara eta Euskal Kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzeko helburuz. Madrilgo emanaldia, Itziar Aizpuru aktorearen “Gure hizkuntza ez da galduko” bideoarekin abiatu zen eta zerrendatuta dauden musikari eta dantzari ugariren kolaborazioekin osatu zen. ETSren aldetik Iñigo Etxezarreta arduratu zen ahotsa eta gitarraz, Ruben Campinun baxuaz, Alex Alonso baterian, Ruben Terrerosek jo zuen tronpeta eta Javier Lucasek Tronboia. Playzerrenda: . Aurreskua: Sunita Camblong eta Zihara . Konkista . Gelditu denbora . Egingo dugu eztanda . Sumendia. Kolaborazioa, Guillem Sole (Buhos) . Fandangoa. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider . Txanpon baten truke. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider . Etorri gugana. Kolaborazioa, Dupla . Beste behin . Zure mundua . Zure eskitik . Zure orbaina . Bidai ona izan . Logela honetan. Kolaborazioa, Ander Valverde(Green Valley) . Musikaren doinua . Zein erraza . Aitormena. Kolaborazioa. Josu Zabala (Hertzainak, kide ohia) . Heldu da garaia . Guretzat . Ta orain zer . Ezpata dantza . Gure batxata . Gu geu garena, Kolaborazioa, Maren . Aldapeko. Kolaborazioa, Maren . DJ Bull . Abuela maitea. Kolaborazioa, Luz Casal . Eutsi eskutik. Kolaborazioa: Bilboko Koral Elkartea . Pregoia. Kolaborazioa, Pirata . Arratsalde honetan. Kolaborazioa, Sorotan Bele . Zortzi orduko ekaitza. Kolaborazioa, Sorotan bele . Lesaka. Kolaborazioa, ETS Txaranga . Zuengatik topa. . Sxuarekin . Hacia la luna . Ametsetan BIS-etan . Itziar Aizpururen bideoa . Lau teilatu, Kolaborazioa Itziar Aizpuru ( Itoiz) . Txoria txori . Zurekin batera . Aukera berriak . Ta orain zer