
Franck Dolosor kazetariaren dokumentala. Estibaliz Robles Aranguiz Beskoitzen, Lapurdin, jaio zen 1944ko ekainaren 6an. Estitxu kantari aintzindaria izan zen gitarrarekin bakarlari gisa kantatzen baitzuen bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Euskarazko sorkuntzak eta kanpoko obrak erdaraz edo euskaratuta musikatzen zituen.