
1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971n misteriotsuki desagertu ziren, betirako. 50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat Iturrioz, taldearen aztarnen bila abiatuko da; ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduko da.