
#EKIN_klima ekimenarekin bat eginez eta udako solstizioaren etorrera ospatzeko, Zestoako Sastarraingo harrobian egindako ikuskizuna. Juantxo Zeberio musikariak espresuki sorturiko bidaia musikal honetan, Maddi Oihenart, Miren Narbaiza (Mice) eta Olaia Intziarte abeslariek hartu dute parte. Lagun izan dituzte, hari & harpa laukotea, eta musikari laukotea, Harrobia Dantza Bertikala konpainia eta Hernaniko musika eskolako Dakapo abesbatza.