
"Distrito Euskadi" "Distrito Gasteiz" bihurtuko da ostegun honetan. Xabier Garcia Ramsden eta bere lantaldeak Radio Vitoriako estudioetatik egingo dute hiru orduko zuzenekoa, entzuleekin batera. Besteak bete, ETSko Iñigo Etxezarreta izango dute gonbidatu. Eta, tartean, Esti Ruiz de Azua, kazetaria, Igor Gonzalez de Galdeano, txirrindulari-ohia, eta Kai Nakai abeslariak ere hartuko dute parte "Distrito" berezi honetan.