
Arrotxapean sortutako Chill Mafia taldeak 2025eko martxoaren 28an esan zuen agur Barakaldoko BECen eskainitako azken kontzertuaren ondotik. Bost urteko ibilbideari amaiera jartzea erabaki zuen trap doinuetan murgilduta 70 kontzertu eskaini ondoren. Iruñerriko taldea 2021 urte hasieran egin zen ezagun, autotunearen laguntzaz “Gazte arruntaren koplak” argitara eman zituenean Xabier Leteren kopla ezagunak gaurkotuz. Beñat Rodrigo, “Kiliki Frexko”, Julen Goldarazena “Flakofonki”, Sara Losúa “Sara Goxua”, Martin Cervantes “Tuli Pump”, Irene Cervantes “Iren3nes”, Alessandro Martins “Suneo” eta Beñat Abarzuza “Ben Yart” izan ditu kideak eta kide gehienek beste musika proiektu batzuetan parte hartzen dute. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk. Play-lista: La del perro. Puta Ripagaña. Txintxo. Marmitako x Punki Reggae parti. La gaztea. Tabako. Hay Babylon ( Arepas-ek lagunduta). Congelador. XK me habre metido tanto spiz. Ceros. Basakabi (Miruak lagunduta). Animal crossing. Hemengatxik (Bengo-k lagunduta). Zure kebapa. Coche bomba ( Rodo VX-ek lagunduta). Hombre clavo (Nerve Agent-ek lagunduta). Atzerrian. Adios, ene esposa (Olaia Inziarte eta Amets Arangurenek lagunduta). Kolakao. Barkhatu (Hofe eta Remzelak). Barriobajero. Hutsa bezain hotza (Toc eta Juanjo Berasainek lagunduta). Gazte arruntaren koplak. Agur Xiberua. Doraimon. Bedeinkatua. D1CK P1C (Euskoprincess-ek lagunduta). El moto y la mota (Euskoprincess-ek lagunduta). Fusilaren ahotsa (La Txamak lagunduta). Musa 13 (La Txamak lagunduta). Gremlin (Hofe eta Nueve desconocidos-ek lagunduta). 2 esku 2 laban (Hofe-k lagunduta). El Xokas. Speederman. Mus corrido. Idolo caido. Mañaneo. No se k me pasa. Merezi ote. Yosemite. 31014. Ay k emocion.