
Bertsolari-lehiaketa. Aitor Etxebarriazarraga eta Onintza Enbeita dira sailkapenaren buru, 1163 eta 1162,50 punturekin hurrenez hurren, eta, ondoren, Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Xabat Galletebeitia. Jone Uriak, Oihana Bartrak eta Gorka Pagonabarragak osatu dute parte-hartzaileen taldea. Bilkurako gai-jartzaileak Idoia Anzorandia Kareaga eta Igor Menika Bengoetxea dira.