
Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi, ondoan dagoen gaztea ez da “bere Axi”. Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edandako marrubizko txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu. Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, 1985) bakarrizketa darabil “Bekatua” eleberrian, protagonistaren ahots organikoa goratuz. Tragikomedia audioliburu formatuan eskaintzen dizu GUAUk.