
Iñaki Goirizelaiak euskal berezitasunaren inguruan egindako hausnarketa. Bertan, euskaldunen balioak azaltzen ditu, euskaldunek AEBetara egindako emigrazioa jorratzen duen bitartean. Bidaia hori, azkenean, Iñakiren barne-bidaia pertsonala da, eta, bertan, bere bizitzari buruz hausnartzeaz gain, zalantzan jarriko du haraino eraman duen asmoa. Benetan ba al daude euskaldunen balioak?