
Pedro Arruperen historia ordena katoliko polemikoeneko, hau da, jesuiten ordenako, jenerala polemikoenaren historia dugu. Arrupe Bilbon jaio zen mende hasieran. Medikuntzan lizentziatu zen, filosofia eta psikiatria ikasi zituen, sei hizkuntza zekien, Hiroshimako bonbardaketaren zuzeneko lekukoa izan zen¿ eta Jesusen Lagundiaren bidea gidatu zuen 1963tik 1981era bitartean, Elizaren historia modernoko urte korapilatsuenetan. Arruperen ideiek aurrez aurre jo zuten bi aita santurekin: Paulo VI.a eta Joan Paulo II.a. Arruperen agintaldian, jesuitek ordena elitista izateari utzi eta Askapen Teologiarekin bat egin zuten. Pedro Arrupe XX. mendean botere gehien izan duen euskalduna izan zen, baina, hala ere, euskaldun gehienek ez dute ezagutzen.