
Arantzazu abangoardiako euskal artearen ikur nagusia dugu. Izan ere, 50eko hamarkadan frantziskotarrek tenplua berritzea erabaki zutenean, garai hartako artista berritzaileenengana jo zuten: Sáez de Oiza, Oteiza, Basterretxea, Chillida, Egaña eta Eulate. Haien guztien ekarpenari esker mugarri bihurtu zen Arantzazu.