
Dokumental honek abentura eta historia elkar nahasten ditu, XVI.mendean euskaldunek balearen eta bakailoaren arrantza egitera Kanadako Ipar Atlantikora joaten zireneko espedizioak gogoratuz. Arrantzaren ekintza soila gainditzen zuen itsas epopeia harrigarri honen esperientzia berbiziko du, euskal arrantzaleen historia zati hau berreskuratuz.