
Dokumentalak Estatu Batuetako euskal diasporaren bizitza erakusten du, Nevada, Kalifornia, Oregon eta Idahoko euskal etxe, taberna eta jatetxeetan barrena. Elkarguneak, herri-otorduak, musika, bertsolariak eta elkarrizketak dira euskal hizkuntza eta kultura nola bizirik mantentzen diren azaltzeko ardatzak. Ibilbidean Paul Laxalt bezalako pertsonaia esanguratsuak eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Programa ere agertzen dira, hainbat belaunaldiren lekukotasunekin batera.