
Akelarre musika taldeak eszenatokien gaineko 30 urte baino gehiagoko etapari amaiera emango dio bere ibilbide musikal oparoaren jatorria eta unerik adierazgarrienak errepasatzen dituen dokumental batekin. 'Akelarre: marearen kontra' taldea eta bere jarraitzaileak musikarekiko pasioaren bidez elkartzen dituen filma da. Dokumental hau bizitza ulertzeko modu baten aitorpena da.