
Bilboko Euskalduna Jauregitik, ABAO Bilbao Operak bosgarrenez eskaintzen du Gaetano Donizettiren Don Pasquale, commedia dell’arte-an oinarritutako italiar opera buffo handietako azkenetako bat. Emanaldia osorik eskaintzen da, aurkezpenik eta iruzkinik gabe, Sesto Quatriniren zuzendaritza musikalarekin eta OKAPI Produccionesen ekoizpenean. Euskadiko Orkestrak eta Bilboko Operaren Abesbatzak hartzen dute parte, Simon Orfila, María José Moreno eta Francesco Demuro buru dituen bakarlarien taldearekin.